Lasaitasunerako deia egin du Udalak, herrian sortu diren COVID-19 positiboak direla eta

Karkara 2020ko eka. 22a, 13:47

Positibo eman duten 5 lagunak isolatuta daude, herritik kanpo, Osasun Sailak horretarako sortu dituen baliabideetako batean.

Orioko Udalak oharra eman du argitara, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egin eta gutxira. Lasaitasunerako mezua helarazi nahi izan die nagusiki Udalak herritarrei: batetik, asteburuko bost positiboak direla eta, protokolo guztiak aplikatu dituztelako; bestetik, positiboa eman duten pertsonen inguruko jendeari 50 PCR proba egin dizkietelako, eta ez dutelako kasu berririk atzeman oraingoz.

Udalak adierazi du positiboa eman duten 5 lagunak isolatuta daudela herritik kanpo, Osasun Sailak horretarako sortu dituen baliabideetako batean.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!