Asteburuko kasuekin lotura zuzena duten bi positibo berri atzeman dituzte, isolatuta zeuden pertsonen artean

Karkara 2020ko eka. 23a, 15:14

Lau egunez jarraian koronabirus kasu berriak atzeman dituzte Orion. Azken orduetako biak gehituta, zortzi denera. Guztiak familia eta gizarte eremu berekoak dira, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak nabarmendu duenez.

Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Orion azken orduetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak goizean adierazi duenez, kasu berri horiek asteburuan atzemandakoekin lotura zuzena dute, eta kontrolatuta dituzte.

Osasasun sailak hainbat pertsona isolatu zituen, asteburuan positibo eman zuten bost lagunekin harreman zuzena zuten ahaideak eta lankideak, hain zuzen ere. Bakartuta zeuden pertsona horien artean detektatu dituzte azken bi kasu berriak. Denera, azken lau egunetan zortzi lagun jo ditu gaitzak herrian.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!