Udako kirol-jardueretan izena emateko epea ekainaren 24an irekiko da

Karkara 2020ko eka. 23a, 17:02

Aurreko urtetan bezala, udan kirol egiteko aukera ugari izango dute haur eta gazteek, Udalak, kiroldegiak eta herriko eragileek antolatutako jardueretan.

COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren eraginez, osasun- eta higiene-baldintzak eta aforoak bereziki zainduko dira jarduera horietan, baina, bestela, normaltasunez egingo dira. Kirol Anitzak izeneko jardueran izena emateko epea aurreko astean ireki zen eta dagoeneko plaza guztiak beteta daude. Gainontzeko kirol-jardueretan izena emateko, ordea, ekainaren 24an irekiko da epea. Izen-ematea Karela kiroldegian egin behar da. Pertsona batek familia-unitate bereko anai-arreben izen-ematea egin dezake, baina ez beste inorena.

Uztailean eta abuztuan, lau hamabostalditan

Jarduerak hamabostaldikoak izango dira, uztailean eta abuztuan, data hauetan:

  • 1. hamabostaldia: uztailak 6 – uztailak 17
  • 2. hamabostaldia: uztailak 20 – uztailak 31
  • 3. hamabostaldia: abuztuak 3 – abuztuak 14
  • 4. hamabostaldia: abuztuak 17 – abuztuak 28

Hauek dira eskainiko diren kirol-jarduerak:

  • Pilota
  • Surfa
  • Igeriketa
  • Padela
  • Bestelako eskaintzak: atletismoa eta piraguismoa

Pilota-jarduera

Pilotaren hainbat modalitate eskainiko dira: eskuzko pilota, paleta, erremontea, pasaka, eta abar.

NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:

  • 10:00-11:00: 2014an eta 2013an jaioak.
  • 11:00-12:00: 2012an eta 2011n jaioak.
  • 12:00-13:00: 2010ean, 2009an eta 2008an jaioak.

PREZIOA: 40€

TOKIA: Udal-pilotalekua.

ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da eta ordainketa elkarteari egingo zaio.

Surf-jarduera

NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:

  • 9:45-10:45 2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.
  • 10:45-11:45: 2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.
  • 11:45-12:45: 2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.

2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.

PREZIOA: 40€

TOKIA: Antilla hondartza (Surf-taldearen lokalean)

ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da eta ordainketa elkarteari egingo zaio.

Igeriketa-jarduera

NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:

  • 11:00-11:45 (6 ikasle)
  • 11:45-12:30 (6 ikasle)

NORENTZAT: 7 urtetik gorakoentzat

PREZIOA: 50€

TOKIA: Karela Kiroldegia

ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da.

Padel-jarduera

NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:

  • 10:30-11:30: 6-8 urte
  • 11:30-12:30: 9-11 urte
  • 12:30-13:30: +12 urte

PREZIOA: 50€

TOKIA: Karela Kiroldegia

ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da.

Bestelako jarduerak

Udalak antolatutako jarduerez gain, beste bi kirol-jarduera ere egiteko aukera izango dute gaztetxoek:

  • Atletismoa
  • Piraguismoa

Atletismo-jarduera

NOIZ: Hiru hamabostalditan: uztailaren 6tik abuztuaren 14ra. Astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala:

  • 10:15-11:15
  • 11:30-12:30

NORENTZAT: DBH1etik aurrerakoentzat

PREZIOA: 50€

INFORMAZIO GEHIAGO eta IZENA EMATEKO: Aitor Rubio 666 756 811

Piraguismo-jarduera

NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehena, asteazkena eta ostirala:

Ordutegia marearen arabera izango da, goizez zein arratsaldez.

NORENTZAT: 10-16 urte bitartekoentzat.

PREZIOA: Aukeratzen den modalitatearen arabera.

TOKIA: Arraunetxe

INFORMAZIO GEHIAGO eta IZENA EMATEKO: Begi Bistan 654 980 067

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!