Salatxo abesbatzak pandemiaren osteko aurreneko emanaldia egingo du ekainaren 29an, San Pedro egunean. 11:00etatik aurrera meza nagusia kantatuko dute, eta gero, segidan, kontzertua emango dute elizan bertan.
Elizako emanaldiarekin, Salatxok gertutasuna adierazi nahi dio jendeari, herriarentzat hain berezia den egunean. Bide batez, abesbatzak jakinarazi duenez, eskerrak eman nahi dizkiote Unai Manterola apaizari, "entseguak elizan egin ahal izateko erakutsi duen konfiantzagatik eta eskuzabaltasunagatik".