Udane Ostolazak estreinako txapelketa jokatuko du larunbatean

Karkara 2020ko eka. 25a, 09:38
Argazkia: Joseba Ostolaza

Leaburuko industriagunean Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren final laurdenak jokatuko dira, eta, horren segidan, harri-jasotzaileen lehiaketa izango da.

Udane Ostolatza harri-jasotzaileak bere ibilbideko aurreneko txapelketa ofiziala jokatuko du ekainaren 27an, Ibarran, Leaburuko industriagunean. 11:00etan emango zaio hasiera kirol probari, eta hau da goizeko programazioa:

- Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa, final laurdenak. Jon Rekondo - Iñaki Azurmendi. 16 enbor, 3 izakera.

- Hiru hamarreko harri-jasotze txapelketa. Urdax Magunazelaia - Mikel Lopetegi. 125 kiloko zilindro zaharra, 125 kiloko kubikoa eta 125 kiloko  bola.

- Emakumezkoen harri-jasotze txapelketa. Udane Ostolaza. 50 kiloko zilindro zaharra, 50 kiloko kubikoa, 50 kiloko bola.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!