Ibai Marinek 'crowdfunding' kanpaina abiatuko du bigarren diskoa finantzatzeko

Karkara 2020ko eka. 25a, 16:14

Musikariak adierazi duenez, uztailaren 1ean jarriko du martxan finantzazio kolektiboko egitasmoa, bigarren diskoa grabatzeko eta plazaratzeko nahikoa sustengu ekonomiko izan dezan. Disko berriko kantu guztiak konposatuta ditu Orion bizi den artistak, eta horietako bi dagoeneko grabatuta daude.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!