Orioko Kultur Etxeak eta liburutegiak udako ordutegia izango dute, gaurtik aurrera

Karkara 2020ko eka. 30a, 13:14

Uztailaren 30era bitartean, Orioko Kultur Etxea eta liburutegia 09:00etatik 14:00etara izango dira irekita.

Uztailean udako ordutegia izan ohi dute Orioko Kultur Etxeak eta liburutegiak eta, gaurtik ekainaren 30era bitartean, 09:00etatik 14:00etara izango dira irekita, astelehenetik ostiralera.

Alarma egoera pasa bada ere, normaltasun berrian, COVID-19arengandik babesteko neurri zorrotzak hartu ditu herriko liburutegiak. Kultur Etxea maskararekin sartu behar da, eta sarreran eskuak garbitzea derrigorrezkoa da. Liburutegian berriz, haurrek ezin dute haurren gunean bertan irakurri edo etxeko-lanik egin, horregatik, Miren Andueza liburuzainak liburu berriak mahaien gainean jarri ditu, haurrek errazago aurkitu ditzaten. Helduen sailean, berriz, bertan ikasteko edo irakurtzeko aukera dute herritarrek, baina segurtasun tartea errespetatzea ezinbestekoa denez, mahai bakoitzean bi lagun eser daitezke. Herriko kultur etxean eta liburutegian arauak errespetatzeko deia egin diete erabiltzaileei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!