Herriko sarrera-irteerak Txanka-hondartzako bidetik izango dira uztailaren 6tik 10era

Karkara 2020ko uzt. 3a, 13:42

Bordatxo tabernaren atzeko hondakin-gunea ere tokiz aldatuko dute asfaltatze-lanak egiten dituzten bitartean, eta Arostegi tailerraren ondoko aparkalekuan jarriko dute.

Orioko Udalak jakinarazi du, plazako obrak direla eta, herriko sarrera itxita egongo dela datorren astelehenetik ostiralera, Egun horietan, errepidea asfaltatzeko lanak egingo dituzte langileek, Txistulari kalean (gaur egun herriko sarrera dena), Kaia kalean (zubi azpitik hasi eta Arostegi tailerreraino) eta Xixario erretegirainoko zatian. Hala, lanek irauten duten bitartean, kale horiek itxita izango dira eta, beraz, herrira sartzeko eta herritik ateratzeko Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Hondakin-gunea tokiz aldatuko da
Bizkarreneko etxearen (Bordatxo taberna) atzeko hondakin-gunea ere tokiz aldatuko dute asfaltatze-lanak egiten diren bitartean, eta Arostegi tailerraren ondoko aparkalekuan jarriko dute. Dena dela, udalak azaldu du behin lanak bukatutakoan, lehengo tokian jarriko dutela ostera hondakin-gunea, eta lur azpikoa izango dela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!