Txanka-Hondartzako errepidea erabili behar da Oriora sartzeko eta ateratzeko

Karkara 2020ko uzt. 6a, 11:57

Herri sarrerako asfaltatze lanak direla eta, Iturbide kaleko semaforoa aktibatu du udalak, autoak Goiko Kaletik barrena ibili ez daitezen. Beraz, baimendutako ibilgailuen bakarrik  pasatu ahal izango dute Goiko Kaletik.

Herriko sarrera itxita egongo da ostiralera bitartean, langileak errepidea asfaltatzen ari direlako. Gaur abiatu dituzte lanak, eta errepidea moztuta dago Txistulari kalean (gaur egun herriko sarrera dena), Kaia kalean (zubi azpitik hasi eta Arostegi tailerreraino) eta Xixario erretegirainoko zatian. Hala, lanek irauten duten bitartean, herrira sartzeko eta herritik ateratzeko Txanka-hondartzako bidea erabili beharko beti. Izan ere, autoak Goiko Kaletik barrena ibili ez daitezen, Udalak aktibatu egin du Iturbide kalearen hasieran dagoen semaforoa eta gorriz egongo da egun hauetan. Ibilgailu baimenduak bakarrik pasatuko dira hortik eta, beraz, baimenik gabe pasatzen diren ibilgailuek isuna jasoko dute.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!