Do Re Ni elkarteak bilera irekia deitu du ostegunerako, martxan jarriko duen ikerketa azaltzeko

Karkara 2020ko uzt. 6a, 15:33

Segurtasun neurriak mantendu eta aforoa kontrolatzeko, egun berean bi bilera deitu ditu Do Re Ni elkarteak, biak Salatxo elkartean; bata 18:00etan eta bestea 19:00etan.

Uztailaren 9an, Do re ni elkarteak 55 urtetik gorako herritarrak bilerara azaltzeko deitu du. Xabier Lizaso musikari oriotarrak zuzentzen du elkartea, eta ikerketa zientifiko bat egitekotan dira, musikak zahartze aktiboan daukan edo eduki dezakeen eragina modu fidagarrian neurtzeko. Iaztik dator egitasmoa, baina aldaketa batzuk izan ditu gaitzak sortutako egoeragatik, eta aldaketa horiek komunikatzeko deitzen du bilera elkarteak.

Jakinarazi dutenez, honako pertsona hauek egongo dira xehetasunak emateko bileran:

  • Jose Manuel Lopez Brabada (Osakidetza)
  • Xabier Lizaso (Do re ni)
  • Pablo Ramos (eszena zuzendaria)
  • Asier Sota (aktorea eta antzerki zuzendaria)
  • Anuska Esnal (Orioko alkatea)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!