Iritzia: Larpeira

Itziar Olasagasti/Berria.eus 2020ko uzt. 7a, 09:52
Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen trainerua garaipena ospatzen. (Aitor Arrizabalaga/Eusko Label Liga)

Itziar Olasagasti arraunlaria iritzi-emailea da Berria egunkarian, eta Txiki-tik atalean arraun denboraldia izan ohi du hizpide. Gaurkoan 'Larpeira' izeneko iritzi artikulua argitaratu du.

Igandeko garaipena Larpeira bat janez ospatu genuen. Ezagutzen ez duenarentzat, Galiziako opil gozo bat da, eta, haren esanahira joz gero, gozozale esan nahi du. Tostakide galiziarraren amak ekarri zigun opari, eta, hitzak berak dioen bezala, asteburua benetan gozo joan da.

Beldurra, presioa, antsietatea, urduritasuna eta ziurgabetasuna bizkarrean genituela ontziratu ginen asteburuan. Larunbateko irteerak lekuz kanpo harrapatu bagintuen ere, minutuak aurrera joan ahala lehiakor sentitu ginen. Helmuga zeharkatzearekin batera, akabo bizkar gaineko karga! Benetan hor gaude! Hilabete hauetan barruan jasotako guztia uxatu genuen.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!