Euskara errefortzu eskolak jasotzen ari dira Orioko 45 ikasle gazte

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 7a, 10:35
Euskara errefortzu eskoletan parte hartzen duten bi talde. (Orioko Udala)

Aurten bost talde osatu dituzte, Euskara batzordearen esanetan, "konfinamenduak areagotu egin duelako errefortzu eskolen premia, etxean euskara jasotzen ez duten ikasleengan".

Udaleko Euskara batzordeak urteak daramatza uztailean ikasle etorri berriei zuzendutako euskara errefortzu eskolak antolatzen. Hamaikagarren urtea da aurtengoa, eta ikastetxeek zerbitzua oso ondo baloratzen dutela azaldu dute arduradunek. Aurten, gainera, egoera berezia dela uste dute, "konfinamenduak areagotu egin duelako errefortzu-eskolen premia etxean euskararik jasotzen ez duten ikasleengan". Hori dela eta, Orioko Udalak "ahalegin handiagoa" egin du, eta inoiz baino gazte gehiago joaten da udako euskara eskoletara. Iaz bi talde osatu zituzten, eta aurten, berriz, bost talde dabiltza; guztira, 45 gazte.

Aurten kultur etxeko areto nagusia dute ikasgela, toki zabala denez, segurtasun neurriak hobeto betetzeko aukera ematen duelako. Hala, astean hiru orduz hartzen dituzte klaseak, goizean, Ana Bobadilla irakaslearekin. Herriko bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen ekimenean, eta taldetan banatuta daude adinaren eta euskara mailaren arabera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!