PORRA. Zenbatgarren postuetan amaituko dituzte ligak Orioko hiru taldeek?

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 7a, 12:38

Arraunzaleen artean porra egingo du KARKARAk aurten ere, eta irabazleak sari bikaina lortuko du: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian+ oriotarren elastiko berria. Animatu eta zorte on!

Zenbatgarren postuan amaituko dituzte Eusko Label, Euskotren eta KAE1 ligak oriotarrek? Galdera horixe asmatu beharko da KARKARAren aurtengo porran. Parte hartzeko azken eguna abuztuaren 9a izango da, eta irabazleak sari bikaina eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian+oriotarren elastiko berria.

Asmatzaile bat baino gehiago baleude, zozketaz erabakiko litzateke sariduna. Inork asmatuko ez balu, berriz, gehien hurbildu denarentzat izango litzateke saria.

PORRAn parte hartu.

Arraunak atal berezia KARKARAn

Iaz bezala, aurten ere atal berezia eman dio Orioko eta Aiako atariak arraunari. OAEko taldeek egiten dutena gertutik jarraituko du, eta irakurleak bertan aurkituko ditu albisteak ez ezik, baita argazki bildumak, arraunlarien balorazioak, egutegia, arraunlari guztien fitxak etab.

Iaz sekulako denboraldia egin zuten emakumezkoen eta gizonezkoen hiru taldeek, eta aurten ere ederki hasi dute liga. Asteburu honetan estreinatuko dira KAE1ekoak.

IKUSI arrauneko atala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!