Ate automatikoa jarri dute Orioko Kultur Etxean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 8a, 10:14

Orain arte, kultur etxera sartzeko bi ate astun zeharkatu behar zituzten herritarrek, eta nahiko traketsa geratzen zen mugikortasun arazoak zituztenentzat edo ume-kotxearekin sartu behar zutenentzat.

Gaurtik martxan da Orioko Kultur Etxeko sarrerako ate automatikoa. Orain arte, kultur etxera sartzeko bi ate astun zeharkatu behar zituzten herritarrek, eta nahiko traketsa geratzen zen mugikortasun arazoak zituztenentzat edo ume-kotxearekin sartu behar zutenentzat. Hala, Orioko Udalak 2020ko udal aurrekontuan kultur etxean ate automatikoa jartzeko partida jaso zuen, eta atzo instalatu zuten ate berria.

Sarrerako lehenengo atea aurretik zegoen egurrezko atea izango da, eta irekita egongo da beti. Bigarren atea da automatikoa, kultur etxera norbait sartzen denean automatikoki irekitzen dena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!