Iñigo Asensioren Postal Kolekzionistak taldeak kontzertua emango du Arraunetxen

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2020ko uzt. 8a, 15:24
Postal Kolekzionistak musika taldea. (Argazkia: @postalkolekzionistak)

Hilaren 17an, ostiralean, 20:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak salgai jarri dituzte jada Orioko Kultur  Etxean, bi euroren truke.

Udako egitarauaren barruan, kontzertua antolatu du Orioko Udalak uztailaren 17rako. Iñigo Asensio musikariaren Postal Kolekzionistak talde tolosarra igoko da Arraunetxeko oholtza gainera, eta Azken gaua hirian diskoa aurkeztuko du Orion Udaleko ordezkariek udako programazioaren aurkezpenean azaldu zutenez, uztaileko kontzertu gehienak areto barruan egingo dituzte, kalean eginda sortu daitezkeen jende pilaketak ekiditeko. Bestalde, kultur etxeko aretoa nahiko mugatua denez, emanaldiak Arraunetxeko areto nagusian egitea erabaki dute, modu horretan ikusleen arteko segurtasun distantzia mantentzeko aukera izango delako, kontzertuaren edukiera murriztu gabe.

Kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte jada Orioko Kultur Etxean, 2 euroren truke, eta aldez aurretik erosi behar direla jakinarazi du Orioko  Udaleko Kultura sailak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!