Pasaian, Donostian eta Zierbenan ariko dira Orioko traineruak asteburuan

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 10a, 09:45

Orio Arraunketa Elkarteak hiru traineru ditu. Emakumezkoak, gizonezkoen lehen taldearekin batera, larunbatean Donostian eta igandean Zierbenan izango dira, eta gizonezkoen bigarren taldea, berriz, larunbatean Pasaiako badian.

Aurreko asteburuan ekin zioten lehiari herriko bi traineruk, Euskotren eta Eusko Label Ligan. Ezin hobeto hasi ziren: lidertzan dira biak. Emakumezkoetan, gainera, ligako lehen bandera etxeratuta.

Asteburu honetan elkarteko beste traineru batek ligako lehen estropada jokatuko du, Angel Mari Larrañagak zuzentzen duen gizonezkoen bigarren taldeak. Iaz merezimendu osoz mailaz igo, eta aurten, KAE1 Ligan ariko da taldea. Larunbatean jokatuko dute asteburuko lehen eta azken estropada; igandean ez dute lehiarik izango.

Hauek dira herriko traineruek asteburuan jokatuko dituzten estropadak:

Larunbata

  • Euskotren eta Eusko Label Liga: Donostian, 17:40etik aurrera.
  • KAE1: Pasaian, 19:15etik aurrera.

Igandea

  • Euskotren eta Eusko Label Liga: Zierbenan, 11:40etik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!