Asteazkenean Orion jokatuko da Gipuzkoako Traineru Txapelketa

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2020ko uzt. 13a, 15:12
Orioko trainerua A Coruñako estropadan. (Aitor Arrizabalaga/ Eusko Label Liga)

Asteazkenean, 18:00etatik aurrera, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da Orion, segurtasun neurri zorrotzen artean.

Asteazken arratsaldean Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da Orion. Itsasoan izango da estropada, eta Gipuzkoako emakumezkoen eta gizonezkoen ontziek parte hartuko dute lehian.

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, segurtasun arau zorrotzak bete behar dituzte txapelketan zehar, eta Gipuzkoako Federazioak jakinarazi du txapelketa eremura sarrera mugatua izango dela. Hau da, txapelketako antolatzaileek eta parte hartzaileek bakarrik sartu ahal izango dute estropada eremura eta kai-muturrera. Estropadaren lehorreko eremua arrantza portu berria izango da.

Emakumezkoen lehian bederatzi ontzik parte hartuko dute, eta gizonezkoen txapelketan hamaika traineruk. Dena dela, arraunlariak eta elkarteetako kideak COVID-19arengandik babesteko, neurri zorrotzak hartu dituzte antolatzaileek, eta horrek eragina izango du estropada formatuan ere. Gipuzkoako Federazioak azaldu duenez, 5. postutik atzera sailkatutako ontziek erlojuaren aurkako estropada jokatuko dute lau kaletan. Aldiz, 1. eta 4. postuen artean sailkatutako taldeek lineako ohiko estropada jokatuko dute, erlojuaren aurkako txandetako azken ontziak bere estropada bukatzen duenean. 18:00etan hasiko da emakumezkoen txapelketa, eta jarraian, gizonezkoen lehiari ekingo diote.

Hauexek dira parte hartzaileak:

EMAKUMEZKOAK

1. Txanda
1.- Hibaika
2.- Lapurdi

2. Txanda
1.- Tolosaldea
2.- Zumaia
3.- San Juan

3. Txanda
1.- Orio
2.- Donostiarra
3.- Arraun Lagunak
4.- Hondarribia

GIZONEZKOAK

1. Txanda
1.- Lapurdi
2.- Mutriku
3.- Hibaika

2. Txanda
1.- San Pedro
2.- Getaria
3.- San Juan
4.- Zumaia

3. Txanda
1.- Donostiarra
2.- Orio
3.- Hondarribia
4.- Zarautz

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!