Ligako laugarren garaipena eskuratu du Oriok

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 18a, 18:02
(Joxe Mari Olasagasti)

Getxoko XII. Ikurriña ere etxera ekarri dute Orioko neskek. Lehen luzean hiru segundoko aldea atera diote Donostiarrari, eta alde horri eustea lortu dute estropadaren amaiera arte.

Laugarren kaletik jokatu du Oriok Getxoko estropada gaur, giro haizetsuarekin. 10:53ko denbora eginda irabazi du lehia, Donostiarrari hiru segundoko aldea aterata. Hiru segundoko zigorrarekin hasi dute donostiarrek estropada, epaileek lehen irteera baliogabetzat eman dietelako. Hala, amaierako sailkapenean sei segundo atera dizkio Oriok donostiarrari (10:59). Hirugarren sailkatu da Arraun Lagunak (11:01), eta laugarren Hondarribia (11:15). Sailkapen orokorrean ere buruan jarraitzen dute oriotarrek.

Xabier Sukia elkarteko ordezkaria gustura agertu da estropadaren amaieran, eta ETBri azaldu dio gogoan dituela 80ko hamarkadan lehen arraunkadak eman zituzten emakume haiek. Gaineratu du "pena" ematen duela banderak irabazi eta ezin ospatzeak, herriari ezin eskaintzeak, baina, garbi du dagoena ez dela jolasa, eta errespetatuko dituztela arau guztiak.

Nadeth Agirre oriotarrak jantzi du beste jardunaldi batez patroi onenaren mailota. Gaurkoan punturik eskuratu ez badu ere, sailkapenean aldez aurretik zuen errenta nahikoa izan da. 9 puntu ditu momentuz oriotarrak, eta 8 bigarren postuan denDonostiarrako Natalia Tubiok.

Sailkapen nagusia

  1. Orio (19 puntu)
  2. Donostiarra (14 puntu)
  3. Arraun Lagunak (9 puntu)
  4. Hondarribia (8 puntu)

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!