Gorka Etxeberria hirugarren sailkatu da Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 20a, 14:50
Argazkia: Noaua

Mikel Lopetegi Urra nagusitu zen txapelketan, 75 altxaldi osatuta. Hirugarren postuan sailkatu zen Etxeberria oriotarra.

Usurbilen jokatu zen atzo Gipuzkoako Harri Txikien Harri-Jasotze Txapelketa, herriko plazan, Herri Kirol Egunaren egitarauaren barruan. Sei parte-hartzaile izan ziren, tartean Gorka Etxeberria oriotarra. Eguraldi eguzkitsu eta tenperatura altuarekin, hiru minutuko txandatan lehiatu ziren. 125 kiloko kopa (10 arroa), 112,5 kiloko kubikoa (9 arroa) eta 100 kiloko bola (8 arroa) ea nork gehien altxa aritu ziren elkarren aurka.

Honela geratu da sailkapena:

1/ Mikel Lopetegi Gereka Urra: 75 altxaldi (30+20+25)

2/ Xabat Olaizola Arizti: 59 altxaldi (22+17+20)

3/ Gorka Etxeberria Ikutza: 55 altxaldi (23+15+17)

4/ Hodei Iruretagoiena Uria: 53 altxaldi (27+19+7)

5-/Iraitz Arruti Artetxe: 42 altxaldi (16+13+13)

6/ Manex Aburuza Alduntzin: 37 altxaldi (13+11+13)

Parentesi arteko zenbakiek honakoa adierazten dute: zenbat aldiz altxatu duen, hurrenez hurren, 125 kiloko kopa (10 arroa), 112,5 kiloko harri kubikoa (9 arroa) eta 100 kiloko bola (8 arroa)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!