Ireki dute Orio Eragin klubeko eskubaloi eskolan izena emateko epea

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 21a, 10:26
Orio Eragin Eskubaloi Klubeko kideak. (Facebook: @EraginOrio)

2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako neskei zuzendua dago deialdia, eta uztailaren 31 bitartean izango da zabalik eskubaloi eskolan izena emateko epea.

Orio Eragin Eskubaloi Klubak 2020-2021 denboraldirako eskubaloi eskolan izena emateko epea zabaldu du. Deialdia 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako neskei zuzenduta dago, eta astean behin ordubeteko entrenamendu bat egingo dute. Horrez gain, egoerak ahalbidetzen badu, tarteka Gipuzkoako Federazioak antolatutako topaketetan parte hartuko dutela ere azaldu du klubak, "betiere, gure baloreak argi izanda: alaitasuna, kidetasuna eta errespetua", nabarmendu dute.

Hona hemen entrenamenduen behin-behineko ordutegiak:

2009an jaiotakoak: Astelehenetan 17:30ean.
2010an jaiotakoak: Asteazkenetan 17:30ean.
2011n jaiotakoak: Ostegunetan 17:30ean.

Eskubaloi eskolan izena eman nahi dutenek, uztailaren 31 bitartean, honako izen-emate orria bete beharko dute. Bestalde, Orio Eragin Eskubaloi Klubeko informazio gehiago nahi dutenek eskuratu dezakete elkartaren webgunean edo Orio Eragin Eskubaloi Kluba app-ean.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!