Iritzia: Postuz postu

Itziar Olasagasti/Berria.eus 2020ko uzt. 21a, 11:32
1951ko Kontxako Bandera irabazi zuen Oriok eta tartean zen Miel Olasagasti 'Marrota'. (Joxemari Olasagastiren artxiboa)

Itziar Olasagasti arraunlariak iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarian asteartero argitaratzen duen Txiki-tik zutaberako. Gaurkoan postu aldaketak aitzakia hartuta, oriotarren arraun tradiziori egin dio keinu, Miel Olasagasti Marrota aitonak hankeko ababorren inguruan esan ziona gogora ekarrita.

Arraunlaria naizela jakiten dutenean egiten didaten lehen galdera izan ohi da: «Nondik egiten duzu arraun?». Akabo. Txapelketak hasi direnetik zazpi estropada jokatu ditugu, eta lau postutan egin dut arraun. Esan dezaket izatez ababorra naizela, nahiz eta istriborretik ere arraun egin izan dudan hainbat denboralditan. Tosta guztietan jokatu ditut estropadak, patroi izan ezik. Badira arraunlari batzuk beti postu berean ikusten ditugunak, bertara primeran egokitzen direlako, entrenatzaileak hor kokatu dituelako, edo beren gorpuzkera dela medio mugatuta daudelako.

Auskalo zergatik, postu aldaketei ez diet garrantzirik ematen. Harritzekoa iazkoa izan zen, hankeko postuan aritu nintzelako udako estropada batean ez beste guztietan. Aitona zen Miel Marrotak, gazte mailetan hankeko ababorrean nenbilela, behin horrelaxe bota zidan: «Ezagutzen ditudan hankeko ababor denak egoskorrak dira».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!