Bi kasu berri atzeman dituzte herrian PCR probetan

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 22a, 13:25

PCR probatan atzo positiborik aurkitu ez bazen ere, gaur, astelehenean egindako probatan bi kasu azaldu dira.

Urola Kosta eskualdean atzemandako kasuen kopuruak gorantz egin du atzotik gaurrera. Atzo, Zarauzko bi kasu besterik ez ziren, eta gaur lau: Zarautzen beste bi atzeman dituzte eta Orioko biak.

Atzokoaren ia bikoitza, Gipuzkoan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuei erreparatuz gero, 111 kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, eta horietatik 37 Gipuzkoan gertatu direla azaldu du Osakidetzak. Atzo 90 ziren orotara, eta horietatik 20 baino ez Gipuzkoan.

Igoera aipagarrienak bi dira: Eibarren 10tik 14ra igo dira kasuak. eta Ordizian 1etik 4ra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!