Hondarribiak eraman du gizonezkoetan Lekeitioko bandera

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 26a, 13:47

Urdaibai jarri da lider, Santurtziri aurre hartuta. Orio laugarren postura jaitsi da sailkapenean, eta puntu gutxiren aldearekin gelditu dira hiruzpalau talde. Eguraldiak eduki du eraginik gaurko emaitzetan, ohorezko txanda kaltetuta.

Orioko gizonezkoek ez dute egunik onena eduki gaur. Kalearekin ez dute zorterik izan, Lekeition laugarren kaletik aritu baitira arraunean. Ohorezko txandan ere eguraldi okerragoa eduki dute beste txandetan baino. Oriokoak ondo atera dira, baina gero atzean gelditu dira txandan Santurtzi eta biak. Bigarren txandan, berriz, Hondarribiak erakustaldia eman du, eta bandera hara joan da azkenean.

Bigarren egin du Urdaibaik, ohorezko txanda irabazita, eta lidertza lortu du sailkapenean.

Emozio askoko estropada izan da, eta Orio eta Santurtzi, esaterako, pare-parean iritsi dira hirugarren ziabogara, eta lehia bizia eduki dute amaierara arte. Orio aurreratu zaio azken metroetan talde bizkaitarrari, gaur arte lider zen taldeari. 

Goizean ilusioz beteta zegoen Iosu Esnaola OAEko presidentea, baina gaur ere ez da iritsi bandera.

Lekeitioko Bandera

  • 1. Hondarribia: 20:06;14
  • 2. Urdaibai: 20:10;48
  • 3. Donostiarra: 20:15;92
  • 4. Zarautz: 20:20;92
  • 5. Ondarroa: 20:21;14
  • 6. Zierbena: 20:22;64
  • 7. Cabo: 20:25;28
  • 8. Orio: 20:29,52
  • 9. Ares: 20:30,00
  • 10. Kaiku: 20:31,04
  • 11. Santurtzi: 20:32,20
  • 12. Lekittarra: 21:00,08

Sailkapen orokorra

  • 1. Urdaibai: 77 puntu
  • 2. Santurtzi: 76 puntu
  • 3. Donostiarra: 74 puntu
  • 4. Orio: 73 puntu
  • 5. Hondarribia: 66 puntu
  • 6. Zierbena: 59 puntu
  • 7. Cabo: 49 puntu
  • 8. Lekittarra: 37 puntu
  • 9. Ares: 32 puntu
  • 10. Ondarroa: 32 puntu
  • 11. Zarautz: 28 puntu
  • 12. Kaiku: 21 puntu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!