Gutuna: Zaborra lurrean botata

Karkara 2020ko uzt. 28a, 18:11
Hutsik dagoen eserlekuan zegoen eserita plaza zaborrez josita utzi zuen taldea.

Herritar batek gutun bat bidali du Karkara.eus-era salatzeko Mendibeltz zelaiaren ondoko plazan zabor piloa uzten dutela lurrean botata.

Halaxe dio herritarrak bidalitako gutunak:

"Pasa den ostiralean futbol zelaiaren eta Eroskiren arteko plazan gazte mordoxka ari zen meriendatzen, eta horietako talde bat eserlekutik altxatu zen eta beraiek sortutako zaborra lurrean utzita joan ziren. Kargu hartu nien zaborra lurrean botata alde egin behar ote zuten galdetuz, eta horietako batek erantzun zidan jaso behar bazen, beste norbaitek jasoko zuela. Argazkia atera eta Karkaran jarriko nuela esan nienean, korrika alde egin zuten guztiek, zikinkeria guztia plazan botata utzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!