Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur Orion

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, 19:30ean hasita, eta gai hauek aztertuko dira:

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, 19:30ean hasita, eta gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarraren 2020ko ekainaren 25eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Alkatearen 2020ko uztailaren 24ko 346 zenbakidun dekretuaren berri ematea.

3.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, 2019ko udal-aurrekontuaren kontu orokorra.

4.- 2020 udal-aurrekontuaren lehen seihilekoaren exekuzioaren berri ematea.

5.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 6/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

6.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 7/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarriaren modalitatean.

7.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko ordenantza fiskaletako 2.7 atalaren aldaketari, zirkoei dagokien azpiatalean.

8.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!