Igerilekuko fokuak aldatu dituzte

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 30a, 13:34

Foku berriekin kontsumitutako energia %65 murriztuko dela aurreikusten du Orioko Udalak.

Udalak energia-kontsumoa murrizteko asmoa bere instalazio guztietan eta horretara bideratutako neurriak hartzen ari da, pixkanaka. Karela kiroldegian, esaterako, LEDerako fokuak jarri dituzte, eta indarra erregulatzeko aukera jarri die fokuei.

Horrela, instalatutako potentzia erdira jaitsi da eta, erregulazio-sistemaren bidez, kontsumitutako energia %65 murriztuko dela aurreikusten du Udalak.

Fokuak aldatzeko lanak Loyola Norte enpresak egin ditu eta kostua 8.472,76 eurokoa izan da (BEZa barne).

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!