Salbuespen politika salatu dute dozenaka herritarrek

Gorka Eizagirre 2020ko abu. 2a, 13:42

Etxerat euskal preso eta iheslarien elkarteak urtero antolatu ohi duen hondartzetako ekitaldia egin dute gaur eguerdian euskal kostaldeko hamaika herritan. Orion ere ez dute hutsik egin ekimenarekin, eta dozenaka herritarrek hartu dute parte, Salbuespen politikari stop! lelopean, autobideko zubiaren azpitik abiatuta Antilla hondartzaren inguruan egin dute aldarrikapen martxa. Bertan argazkia atera eta ekitaldi labur bat ere egin dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!