Oteizaren 'Apostolu burua' Thyssen Museoan

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 6a, 12:15
'Apostolu burua' lana. (Carmen Thyssen Fundazioa)

Malagako Carmen Thyssen Museoak Mascaras, Genealogías de la identidad Moderna izeneko erakusketa zabaldu berri du, eta bertan, hainbat piezen artean, Jorge Oteizaren Apostolu burua lana dago ikusgai. Arantzazuko basilikako fatxadarako eginiko pieza multzoaren barnekoa da honako eskultura hau. 1953koa da, kareharri zuriz eginikoa, eta egun Jorge Oteiza Fundazio Museoaren bildumakoa. Erakusketa urtarrilaren 10era arte dago ikusgai.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!