Bigarren urtez jarraian, Euskotren liga erdietsi du Oriok

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 9a, 14:56
Orioko emakumeak Ondarruko banderarekin. (Euskotren liga)

III. Ondarroako Bandera irabazi du gaur eguerdian, arraunketarekin gozatuz, eta, ondorioz,  matematikoki ligako txapeldun izan da.

Zarauzko Estropadak falta dira oraindik, bi jardunaldi, baina dagoeneko matematikoki Orioko emakumezkoak Euskotren ligako txapeldunak dira. Iazko balentria berretsi eta bigarren urtez jarraian lorpen preziatua bereganatu dute, gaur eguerdian Ondarroan estropada dotorea jokatu ondoren.

Orioko beren arraunketa bilatu du, eta hasiera-hasieratik tartea ireki du, aurkariekiko aldeak areagotuz. Oriotarrek gozatu egin dute arraunean, eta halaxe bukatu dute jardunaldia, bigarren sailkatu den Donostiarrari bederatzi segundoko aterata. Donostia Arraun 16 segundora sailkatu da eta Hondarribia, berriz, ia 50 segundora.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!