Atzo arratsaldean uretako puzgarriez gozatu zuten haurrek arranplan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 19a, 10:22

COVID-19ari aurre egiteko neurriak errespetatu zituzten haurrek; ilaran itxaron zuten puzgarrietan ibiltzeko beren txanda iritsi arte, eta gel hidro-alkoholikoarekin eskuak garbitu zituzten puzgarrietara sartu aurretik.

Itsasgora eta arratsalde bero eta eguzkitsua bat etortzen direnean haurrez josi ohi dira arranpla eta moila ingurua. Atzo gainera, udako programazioaren barruan, uretako puzgarriak jarri zituzten arranplan, eta ederki pasa zuten haurrek uretan jolasean.

Aurreko urteekin alderatuta zertxobait desberdina izan zen jarduera, COVID-19ari aurre egiteko neurriak errespetatuz gozatu baitzuten haurrek puzgarriez. Ilaran itxaron zuten beren txanda iritsi arte, eta gel hidro-alkoholikoarekin eskuak garbitu zituzten puzgarrietara sartu aurretik. Hala, COVID-19ak ez zuen zapuztu herriko haurren artean arrakasta izaten duen udako jarduera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!