Datozen asteetarako Orioko udako programazioa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 19a, 16:24
Argazkia: Howdy Bluegrassek utzitakoa

Uda amaitzen ari da, baina datozen asteetarako ere hainbat kultur ekintza antolatu ditu Orioko Udalak.

Hona hemen datozen asteetarako Orioko udako programazioa. 

ABUZTUA
Abuztuak 19, gaur. 22:00etan, Gora Etxebeste filma Herriko Plazan.
Abuztuak 22, larunbata. 20:00etan, Howdy Bluegrass taldearen muska kontzertua Endaia plazan.
Abuztuak 28, ostirala. 22:00etan, Glass filma Herriko Plazan.
Abuztuak 29, larunbata. 19:00etan, sardina pintxoak eta sagardoa ikastola ondoko plazan.
20:00etan, Manez eta kobreak taldearen kontzertua Herriko Plazan.

IRAILA
Irailak 4, ostirala. 22:00etan, Mia leon blanco filma hondartzan.

GURE ZIRKUA
Uda hasieran, Gure Zirkuak hilaren 30a arte Orion izango zela azaldu bazuen ere, emanaldia izaten ari den arrakasta ikusita, erabaki dute irailaren 2tik 13ra bitartean, egunero-egunero emanaldi bat eskaintzea Orion, 19:00etatik aurrera. Sarrerak gurezirkua.eus atarian edota txarteldegian bertan eros daitezke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!