Efemeridea

Duela hamar urte irabazi zuen lehen bandera Orioko emakumezkoen traineruak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 21a, 10:37

Sare sozialetan eman du efemeridearen berri Itziar Olasagastik, eta argazkia partekatu du herritarrekin.

Itziar Olasagastik ez du ahaztuko gaur hamar urte Erandion gertatutakoa, Orioko emakumezkoen traineruak lehen bandera irabazi baitzuen. Sare sozialetan eman du efemeridearen berri, eta argazkia partekatu du herritarrekin. "Argazki horrek hasiera bat markatzen du. Orain goi mailan gabiltzan arren, hasiera gogorrak izan ziren, eta duela hamar urte irabazitako lehen bandera proiektua martxan jarri eta lehen aletxoa jasotzea bezala izan zen", azaldu dio Olasagastik KARKARAri. Atzera begiratu eta oroitzapen pila ekartzen dizkio gogora argazkiak arraunlariari, "historiaren hasiera izan zen, baina bidean mila ixtoriyo izan ditugu".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!