Gozategik kontzertua emango du Gure Zirkuan irailaren 5ean

IƱigo Gaiton 2020ko abu. 26a, 09:21

Udako egonaldia era berezian bukatzen joateko, Gozategiren kontzertua antolatu dute Gure Zirkuan. Dagoeneko bukatu dira emanaldirako sarrerak.

Gure Zirkuak irailaren 13ra arte luzatu ditu Orioko emanaldiak. Hilaren 5ean, udari bukaera ematen joateko, Gozategik kontzertu berezia emango du Gure Zirkuaren karpan. Jakitera eman dutenez, azkar saldu zituzten emanaldirako txartelak.

Udan zehar, denera 10.000 ikusle pasa dira zirkuko karpatik, eta arduradunak pozik agertu dira funtzioek izan duten harrerarekin. Nabarmendu dutenez, emanaldiak koronabirusa saihesteko segurtasun neurri guztiak gordez egin dituzte, eta ez dute inolako arazorik izan.

Iraileko emanaldietarako sarrerak Gure Zirkuaren webgunean uneoro eros daitezke, eta txarteldegian ere bai, egunero, 17:00etatik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!