Gaurko film proiekzioa eta biharko kontzertua atzeratu egin ditu Udalak, eguraldi txarra dela eta

IƱigo Gaiton 2020ko abu. 28a, 11:34

Gaur iluntzean 'Glass' filmaren proiekzioa zuen programatua Udalak, eta, biharko, 'Manez eta kobreak' taldearen kontzertua. Datozen ordu eta egunetarako euria eta haize zakarra iragarri dituztenez, bi ekimenak atzeratzea erabaki dute. Udalak beregain hartu du ekimenok udazkenean egiteko konpromisoa. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!