Gaur arratsaldean arraun elkarteak postua jarriko du Herriko Plazan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko ira. 4a, 10:36
Orio Arraunketa Elkartearen postua arranpla ondoko zabalgunean.

18:00etatik 21:00etara izango da zabalik Orio Arraunketa Elkartearen postua, Orioko Herriko Plazan.

Gaur, 18:00etatik 21:00etara izango da zabalik Orio Arraunketa Elkartearen postua Orioko Herriko Plazan.  Aurtengo Kontxako estropadan oriotarrek ezingo dute Donostiara joan estropadak zuzenean ikustera, baina gaur plazara gerturatzera animatu dituzte zaleak.
"Gure bi traineruak animatzeko modu polita da! Arropa horia, banderak, musukoak izango ditugu salgai, eta Mahala saski bat eskuratzeko zozketa egingo dugu", azaldu dute arraun elkarteko kideek.

Mahala saskiaren zozketan parte hartzeko herritarrek bideo bat grabatu behar dute horiz jantzita herriko bi ontziak animatzeko: bakarrik, lagun artean, familian... parte hartu daiteke ekimenean. Ondoren, sare sozialetara igo behar da, Twiter, Facebook eta Instagramen @croorioae etiketarekin. Bideorik politenak Mahala saski bat irabaziko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!