Ines Bengoak "munduko ipuinak" kontatuko dizkie haurrei, hilaren 17an

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 10a, 11:47
(Aritz Mutiozabal)

Orioko kultur etxean izango da ipuin-kontaketa saioa, 18:00etatik aurrera. 5-8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuinak kontatuko ditu Bengoak.

Datorren ostegunean, irailak 17, beste ipuin-kontaketa saio bat izango da Ines Bengoaren eskutik. Oraingoan, "munduko ipuinak" ekarriko ditu gurera, eta 5-8 urte bitarteko haurrentzako izango da saioa. Gurasorik gabe sartuko dira gazteak.

18:00etan hasiko da ipuin-kontaketa, Orioko kultur etxeko areto nagusian. Orioko Udalak azaldu duenez, plaza mugatuak izango dira: 30 pertsonak hartu ahalko dute parte, eta beraz, bertaratzeko asmoa dutenek, gonbita-txartela jaso beharko dute aldez aurretik. Kultur etxean egongo dira eskuragarri, irailaren 11tik, ostirala, aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!