'Glass' filma emango dute bihar Orioko plazan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 10a, 14:00

Beldurrezko eta suspentsezko filma da 'Glass', eta M. Night Shyamalan da zuzendaria. 21:30ean izango da emanaldia.

Amaitzear da aurtengo uda, eta film emanaldien zikloa ere bukatzear da Orion. Izatez, abenduaren 28rako prestatu zuten Glass lanaren emanaldia, baina eguraldia zela eta, atzeratu egin behar izan zuten. Hala, bihar, irailak 11, emango dute. Ohi bezala, Orioko plazan izango da, 21:30ean hasita.

Beldurrezko eta suspentsezko filma da Glass, eta M. Night Shyamalanek egin zituen zuzendari lanak. Besteak beste, Bruce Willis, James McAvoy eta Samuel L. Jackson aktoreek hartu zuten parte lan honetan.

Segurtasun-neurriek indarrean jarraituko dute emanaldian: bertaratzen direnek maskara jantzita eraman beharko dute, eta segurtasun-distantziak mantenduko dituzte aulkitik aulkira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!