Kontxako Bandera irabazi du Orioko emakumezkoen traineruak, arraunean ikaragarri eginda

IƱigo Gaiton 2020ko ira. 13a, 10:45
Orioko arraunlariak, bandera jaso berritan. Argazkia: Arnaitz Rubio

Kontxan erakustaldia emanez borobildu dute denboraldia, Donostiarrari gaur hamaika segundoko aldea aterata.

Nagusitasunez gailendu da Orio Kontxako estropaden bigarren jardunaldian. Taldeak garaipen zerrendako bigarren Kontxako Bandera lortu du, Donostiako badian erakustaldia eman eta gero.

Estropada hasitakoan, bizi-bizi atera da Donostiarra, eta lehen metroetan segundo bateko aldea atera dio Oriori, aurreko igandean bezala. Hirugarrren minuturako, ordea, Orio jarri da estropada buruan, eta tartea zabaldu dio bigarrenari. Bosgarren minuturako, 5 segundoko aldea izan du, eta ziaboga horrela eman dute.

Itzulerako luzea hasi bezain pronto, Oriok aldea handitu du besteekiko, eta, hurrengo minutuetan, primeran finkatutako arraunketarekin eta poparean zoragarri joanez, eroso irabazi du bandera.

Gaurko sailkapena:

1. Orio 10:49.54
2. Donostiarra +11
3. Donosti Arraun +13
4. Tolosaldea +14
5. Hondarribia +22
6. Hibaika +30
7. Zumaia +34
8. Koxtape +41

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!