Irudietan: Kontxako garaipenaz gozatzen ari dira estropalariak

IƱigo Gaiton 2020ko ira. 13a, 14:31

Garaipen bikaina lortuta itzuli dira etxera Donostiatik Orio AEko emakumezkoak, eta gozatu ederra hartzen ari dira. Alironik eta festa handiegirik egin ezin denez, zaleek errepide ondoan hartu dituzte txalo, oihu eta kantu artean. Estropalarien kalejirak iraun duen tarte laburrean emozio uneak izan dira, eta, ezohiko moduan bada ere, elkarbanatu dute herriko jendearekin bandera ekarri izanaren poza.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!