Iberdrolak argiteria publikoa moztuko du zenbait kaletan osteguneko gauean

00:00etatik 06:00etara egingo da mozketa. Udalak eman du argia moztuko den kaleen izenen berri.

Irailaren 17tik 18rako gauean, ostegunetik ostiralera, argi publikoa moztuko du Iberdrolak herriko kale batzuetan.

Mozketa 00:00etatik 06:00etara egingo da kale eta inguru hauetan:

  • Ibai-Ondo pasealekua
  • Aita Lertxundi kalea
  • Arozenako aparkalekua
  • Antxiola kalea
  • Anibarko Portura doan pasealekua

Herritarrek jakiteko argitaratzen dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!