Bideoa: Orioko hiru lagun, 'Lur eta Amets, hau bai abentura!' saioan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 18a, 11:30

Oraingoan ere Ibai, Uhaitz eta Oihana izan dituzte bidelagun Lurrek eta Ametsek. Bigarren Gerra Karlistan murgildu dira azkeneko atalean.

"Euskal Herriko historian barna bidaiatzeko gonbita da" Lur eta Amets, hau bai abentura! saioa. Bidaia hori egiteko, marrazki bizidun bidez jaso dituzte hainbat pasarte. Lur eta Amets dira atalez atal kontatzen diren istorioetako protagonista, baina baita saioko aurkezle ere.

Zenbait lagun izaten dituzte ondoan saio bakoitzean, eta atzo, bigarrenez bertaratu ziren Orioko hiru bizilagun: Ibai, Uhaitz eta Oihana. Bigarren Gerra Karlistara egin dute joan-etorria atal honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!