Bermeo Hiriko XXXVIII. Ikurrina jokatuko dute gaur arratsaldean oriotarrek

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 19a, 10:24

Eusko Label ligako sailkapen nagusian hirugarren daude Orioko mutilak, aurreneko biengandik urrun, baina atzetik daudenak gertu dituzte. Horregatik, dena ematera aterako dira gaur ere.

18:20ean hasiko da Eusko Label ligako azken aurreko jardunaldia gaur Bermeon, eta zuzenean ETB1en ikusteko aukera egongo da, orain arteko estropada guztiak bezalaxe. Hirugarren dira sailkapen nagusian oriotarrak, 138 punturekin, baina aurreneko bi postuak urrun gelditu dira: 154 puntu ditu Santurtzik, eta 152 Hondarribiak. Bi horien artean egongo da lehia ikusgarria gaur.

Etxekoak, berriz, dena ematera aterako dira, beren atzetik puntu gutxiren aldearekin daudelako beste hiru traineru: 137 puntu ditu Bermeok, 135 Zierbenak, eta 131 Donostiarrak.

Ligako azken estropada bihar jokatuko dute Eusko Labeleko taldeek. 11:40an hasiko da norgehiagoka, Portugaleten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!