Koroa Santurtzirentzat, eta laugarren postua Oriorentzat

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 20a, 13:42
Oriotarrak, gaur, eta bigarren planoan, Urdaibaikoak

Nahi eta ezin. Saiatu dira oriotarrak hirugarren postuari eusten Urdaibairi hortzak erakutsita, baina bizkaitarrek hartu diete aurrea gaurkoan ere. Pare-parean arraunean joan dira metro askoan, eta estropada bukatu bezain laster epaileek bi taldeak zigortu ditu hiruna segundorekin.

Atzoko arantza ateratzea lortu nahi zuen gaur Oriok Portugaleten, baina ez du lortu gaurkoan ere Urdaibairi aurrea hartzerik, eta laugarren sailkatu dira. Pare-parean ere ibili dira Orio eta Urdaibai hainbat metrotan, eta epaileek abisuak ere eman dizkie Oriori, norabidea aldatu zezan. Azkenean, biei hiru segundoko zigorra jarri diete epaileek.

Santurtzik lortu du koroa, nagusitasunez irabazita estropada, eta Hondarribiari aukerarik eman ere egin gabe.

Gaurko sailkapena

  1. Santurtzi 19:15;78
  2. Zierbena 19:25;90
  3. Urdaibai 19:29;66
  4. Orio 19:31;38
  5. Hondarribia 19:34;02
  6. Donostiarra 19:40;44
  7. Lekittarra 19:54;86
  8. Cabo 20:00;62

Atzoko sailkapena

  1. Santurtzi 19:54;98
  2. Hondarribia 19:55;24
  3. Urdaibai 20:15;62
  4. Orio 20:15;70
  5. Zierbena 20:19;58
  6. Cabo 20:25;88
  7. Donostiarra 20:35;78
  8. Lekittarra 20:45;64

Sailkapen orokorra

  1. Santurtzi 178
  2. Hondarribia 171
  3. Urdaibai 157
  4. Orio 156
  5. Zierbena 154
  6. Cabo
  7. Donostiarra
  8. Lekittarra

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!