Martin Iriondok Espainiako txapelketarako gutxiengo marka lortu du

IƱigo Gaiton 2020ko ira. 22a, 13:34

3.000 metroko lasterketan bigarren izan zen senior mailako bere seriean, Ordiziako lasterketan, hamalau urteko korrikalari gaztea.

Igandean estreinatu zuten Ordiziako atletismo pista berria, horretarako antolatutako lasterketarekin. Han izan ziren Orioko Kamel Ziani Atletismo Klubeko hainbat lasterkari.

Martin Iriondo gazteak marka benetan ona lortu zuen, hamalau urterekin. 3.000 metroko Espainiako txapelketan parte hartu ahal izateko gutxiengo marka 09,30 izanik, hori jaistera atera eta 09,18 denborarekin helmugaratu zen. Hortaz, lortu du bere kategorian Espainiako txapelketan lehiatzeko txartela. Ordizian bigarren izan zen senior mailako bere seriean.

Xabat Elortzak ere 3.000 metroko bere markarik onena lortu zuen Ordizian: 09,59.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!