Hau bai zirkua!

IƱigo Gaiton 2020ko ira. 22a, 19:05

KARKARAren 420.zenbakian argitara emandako testua eta argazkia.

Mundua zirku nahikoa surrealista bihurtu den ezohiko garaiotan, Gure zirkuak mundu oso bat sortu du bere baitan. Iker Galartzak eta konpainiak bete-betean asmatu dute sortutako ikuskizunarekin, eta, iaz bezala, azken bi hilabeteotan jendetza pasa da herrian Muntoaren aldameneko berdegunean jarri duten karpatik; Joseba Usabiagak KARKARAari adierazitakoaren arabera, 14.000 lagun inguru denera. Emanaldi guztietako sarrerak agortu dituzte.

Ez da makala gero; 14.000 lagun atera dira Gure zirkutik txertoa hartuta. Osasun neurrien, datu nahasgarrien eta albiste kaskarren segidak oraindik luze joko duela eta, farandulako artistek, umil-umil, bizipozari eusteko medizina banatu dute herritarren eta kanpotik etorritako bisitaren artean.

Orioko egonaldia hilaren 13an bukatu ondoren, bide egiten segituko du pailazo musikari, mago, eta trapezisten karabanak. Fantasiari ateak irekiko dizkiote beste herriren batean, kultur ekitaldiak era seguruan egitea posible dela erakutsiz.

Gozategik Gure Zirkuan emandako aurreneko kontzertuan ateratakoa da argazkia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!