Euskaraldia 2020

Orioko 50 entitate inguruk eman dute jada izena Euskaraldian

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 25a, 10:43

Orioko Euskaraldiko lantaldeak herriko saltoki, elkarte, enpresa eta erakundeak parte hartzera gonbidatu ditu, igandean amaituko baita entitateek izena emateko epea. "Zuk eman al duzu izena? animatu eta parte hartu Euskaraldian!"

Udazkenean sartzearekin bat, abiadura hartzen ari da Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Herriko erakundeek bigarrenez antolatu duen Euskaraldia. Batetik, igandean amaituko delako izena emateko epea entitateentzat; hau da, enpresa, saltoki, elkarte eta erakundeentzat. Bestetik, norbanakoak has daitezkeelako apuntatzen belarriprest eta ahobizi rolak hartzeko. Gainera, atzo egin zuten aurkezpen ekitaldia Bergaran.

Orion, esaterako, 50 entitate inguruk eman dute izena dagoeneko, baina Euskaraldiko lantaldeak gogoratu du igandera arte irekita izango dela izen-ematea entitateentzat. Hala, Orioko enpresa, saltoki, elkarte eta erakundeak Euskaraldian parte hartzera animatu ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!