Ikusi osorik udalbatzarraren atzoko ohiko bilkura

Karkara 2020ko ira. 25a, 17:00

Atzo egin zuen udalbatzarrak iraileko bilkura, 19:30ean hasita. Aho batez onartu ziren landutako puntu guztiak.

Gai hauek landu ziren bilkuran:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko uztailaren 30eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta bere eranskinen aldaketa, eragina 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

3.- Onartzea, egoki bada, aplikatu beharreko hobariak, udal-erabilera publikoko lurrak okupatzeagatiko tasari dagozkionak.

4.- Ontzat hartzea, egoki bada, Aita Lertxundi kaleko 44. zenbakiko finkari (ondasun demaniala) zegokion padura saneatuko lursailaren jabetza osoaren doako lagapena, eta alkateari ahalmena ematea, egoki bada, horren nahitaezko eskritura publikoa sinatzeko.

5.- Onartzea, egoki bada, 2020ko EUSKARALDIAri buruzko adierazpen instituzionala.

6.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!