'Errepresioa genero ikuspegitik' hitzaldia emango du Lourdes Herrastik asteazkenean

Iñigo Gaiton 2020ko ira. 29a, 08:04

Aranzadi elkarteak ikerketa zientifikoa hasiko du Orion, udaleko alderdi guztien eta Herritarren Foroaren babesarekin, indarkeria politikoak eragindako eskubide urraketak aztertzeko xedearekin. Egitasmoaren osagarri modura antolatu dute plaza mugatuekin egingo den hitzaldia.

Bihar, irailak 29 asteazkena, Lourdes Herrastik 'Errepresioa genero ikuspegitik' hitzaldia emango du kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Historian doktorea da Herrasti, eta, Aranzadi elkarteko kidea ere bai. Osasun krisia dela eta, hitzaldiko plazak mugatuak izango dira. Han izateko interesa dutenek, 685720032 telefonora deituta egin dezakete erreserba.

 

 

Erlazionatuak

Justizia eta erreparazioa helburu

Iñigo Gaiton 2020 ira 25 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!