1936ko gerran eta frankismoan emakumeek bizitako jazarpenak hizpide izan zituzten atzo

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 1a, 11:41

Datorren asteazkenean, Jon Landa EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak Biktimen politikak: azterketa kritikoa hitzaldia eskainiko du. 

Aranzadi elkarteak eta Orioko Udalak abian jarri dute  egitasmoa Orioko memoria historikoa eta gertuko memoria lantzeko, eta bi hitzaldi antolatu dituzte gaia jorratzeko. Atzo egin zuten lehen saioa, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Lourdes Herrastik 1936ko gerraren eta frankismoaren garaian emakumeek bizi izandako jazarpenak izan zituen hizpide.

Datorren asteazkenean, urriaren 7an, egingo dute bigarren hitzaldia, kultur etxean, 19:00etan hasita. Saioan Jon Landa EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak Biktimen politikak: azterketa kritikoa hitzaldia eskainiko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!