Euskaraldia 2020

"Gehiegi jarduten dugu erdaraz"

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 3a, 09:12

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da aurten, bigarrenez, Euskaraldia, eta hainbat berrikuntza izango ditu. Izan ere, aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean egiteko aukera ere egongo da arigune-en bidez.

Orion, esaterako, hainbat merkatari, ostalari eta eragilek osatu dute Euskaraldia babesten eta sostengatzen duen hamalaukoa. Gozategi fruta dena da Euskaraldian parte hartuko duen establezimenduetako bat. Jose Manuel Gozategi arduradunaren testigantza da hau:

"Ekimen polita iruditzen zaigu Euskaraldia, gure hizkuntza ohiturak aldatzeko. Gehiegi jarduten dugu erdaraz, eta neroni naiz hori egiten dudan lehena. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zait gure hizkuntza bultzatzeko neurriak hartzea. Guk dendan, esaterako, barazki, fruta eta produktuen izenak euskaraz jartzen ditugu. Beti ez dugu asmatzen, baina ahalegina egiten dugu. Dena dela, ez da erosle guztien gustuko neurria. Batzuk esaten digute euskaraz eta gaztelaniaz jarri beharko genituzkeela, baina iruditzen zait hori eginez gero erdarazko hitzak erabiltzen jarraituko genuke".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!